Txatarra, zatamarro, mamotxarro, kamarro, momotxorro, landarra,  .... Sakanako herrietako inauteetako pertsonai herrikoiez bete zaigu ikastola! Bikain pasa dugu arratsaldea!! Horren lekuko dituzue hurrengo aurkezpeneko argazkiak! Gozatu!


MILA ESKER!

DBH 2. mailakook, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu ekitaldia antolatzen lagundu diguten, guraso, irakasle, ikasle, argi eta soinu ekipoaz arduratu den taldeari, bideoz grabatzen aritu direnei eta Arbizuko udalari. Eta noski, emanaldia ikustera etorri diren guztiei. Zorionak eta eskerrik asko guztiei!


ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Andra Mari Ikastola osatzen dugun guztion izenean, egun hauetan ongi pasa dezazuen opa dizuegu.